XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egin behar zioten Dannyri festa!

Baina Dannyk zazpi adiskide besterik ez zuela esatea zen hori.

Soto andrea labana hartuta jaitsi zen oilategira.

Azukre zorro bat jarri zuen bere eltze handienean Palochico andreak dulce-ak egiteko.

Nesken ordezkaritza bat joan zen Montereyko Woolwotlh dendara, eta krepezko paperak, kolore guztietakoak, erosi zituzten.

Gitarrak eta akordeoiak entzuten ziren saio esperimentalak egiten Flatean.

Albisteak! Albiste gehiago txipiroi lantegitik.

Egin egin behar dute.

Erabaki sendoa hartu dute.

Gutxien-gutxienez hamalau dolar lortuko dituzte.

Hamalau galoi ardo prestatzeaz arduratu.

Lanez gainezka zebilen Torrelli.

Denek nahi zuten galoi bat erosi Dannyren etxera eramateko.

Torrellik berak, mugimenduaren eromenean harrapatuta, esan zion emazteari:

-Igoal joango gara gu ere Dannyren etxera.

-Galoi batzuk eramango dizkiet nire adiskideei.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, urduritasunezko uhinek bete zuten Flat.

Bizitza oso batean erabili gabeko jantziak atera, eta zabaltzen ziren haizetan.

Atariko soketatik eskegi ziren, pipi-bolen usaina zeriela, pipiek berrehun urtez desiratu izan zituzten tokilak.

Eta Danny?

Galduta bezala zegoen etxean eserita.

Konturatu bazen Tortilla Flateko biztanle guzti-guztiak bere etxeko atetik pasa zirela arratsalde hartan, ez zitzaion antzeman.

Danny gizarajoa!

Bi dozena pare begik begiratuko zuten Dannyren atarira.

Laurak aldera zutitu egin zen, nagiak atera, eta pasieran abiatu zen Monterey aldera.

Ozta-ozta itxoin zuen jendeak Danny begi-bistatik desagertu zen arte.

Ai, krepezko paper berde, hori eta gorri haien tolestea eta zabaltzea!